“Ikasi, ezagutu anatomia eta fisiologia, baina paziente baten gainean zure eskuak jartzen dituzunean, ez ahaztu bere baitan arima bizi bat badela”
Andrew Taylor Still
Zer da osteopatia?
Osteopatia printzipio biologiko, fisiologiko eta filosofiko batzuetan oinarritzen den jarduna da, pertsona baten izatea osotasunean hartzen delarik.
Helburu nagusia, nahastuta dagoen gorputzaren mugimendu fisiologikoa berreskuratzea da, eta, era horretan, gorputz-sistemen arteko komunikazioa bultzatzea.
Estrukturala
Gihar, faszia, artikulazio, zurda edo lotailuak tratatzen dira alor honetan. Ehun konektiboak.
Hainbat disfuntziori aurre egiteko erreminta garrantzitsua da estrukturala, hala nola; zuntz hausturak, gihar kontrakturak, bihurrituak, tendinopatiak, artikulazioen hipomobilitateak, etab.
Garezurrekoa
Bere barneko bulkada errritmikoari jarraiki eta garezurreko suturen mugimentua kontutan hartuz egiten den lan mota da. Arina kontaktuan, sakona eraginean. Nerbio sistema zentralean nahi izaten da erantzunik handiena sortu, sistema desberdinen oreka baten bila.
Erraietakoa
Barruko organoek mugimentu armoniko eta libre bat izatea da teknika honen xedea. Erraien sistemak behar beharrezkoa du mugimentua, organo bakoitzaren halako joan etorri bat bere funtzioa ondo beteko badu. Hortan saiatzen gara, hipomobilitate hoiek aurkitu eta hobetzen.
Kontaktuan jartzeko, bidali mezu bat, eta ahal bezain azkar erantzungo dugu.
kokapena
Gurmendi 6, Bajua
Zarautz, Gipuzkoa.